Puntuen zerrenda

Hay 12 puntos en «Bidea» cuya materia es Sinesmena → fede bizia eta operatiboa.

Sinesmena, poza, baikortasuna. —Baina errealitatearen aurrean begiak zoro-zoro ixterik, ez.

«Aita —esaten zidan mutil handikotehark (zer egin ote du?), Madrilgo Unibertsitateko ikasle on zenak—, zuk esan zenidana pentsatzen ari nintzen… Jaungoikoarenseme naizela!, eta kalearen erdian, gorputza tente eta barrua harro sentitu nituen ustekabean… Jaungoikoaren seme!».

Kontzientzia ziurrez, «harrokeria» sustatzea aholkatu nion.

Nola arduratzen diren gizakiak beren arazo mundutarrez!: ohore ametsak, aberastasun egarria, haragikeriazko buruhausteak. —Gizon-emakumeak, aberats eta pobreak, zaharrak eta helduak, eta gazteak eta baita haurrak ere: denak berdin.

—Zuk eta nik gure arimaren arazoetan ardura bera jartzen dugunean, sinesmen bizi eta eraginkorra izango dugu: eta ez da izango apostolutza lanetan garaituko ez dugun eragozpenik.

Sinesmen bizi eta zorrotza. Pedrorena bezalakoa. —Daukazunean —Berak esana da—, zure apostolutza enpresaren aurka altxatzen diren mendiak, gizabidez ezin gainditu diren eragozpenak, baztertuko dituzu.

Batzuk tunel batetik bezala igarotzen dira bizitzan zehar eta ez dute ulertzen gure eguzkia den fedearen distira, ziurtasuna eta beroa.

Neurrigabeko sinesmena sentitzen duzu… —Sinesmen hori ematen dizunak, bideak ere emango dizkizu.

Sinesmena. —Penagarria da ikustea, zein ugaria daukaten ezpainetan kristau askok, eta zein gutxi darabilten beren egintzetan.

—Badirudi bertute hau irakasteko bakarrik dela, ez bizitzeko.

Ez naiz «mirarizale». —Esan nizun, behar baino mirari gehiago dauzkadala Ebanjelio Santuan nire fedea sendotzeko. —Baina pena ematen didate kristau batzuk —haien artean elizkoiak ere badaude, «apostoluak!»—, ezohiko bideez edo naturaz gaindiko gertakizunez hitz egiten entzutean irribarre egiten dutenak. —Horiei, hauxe esateko gogoa datorkit: bai, orain ere badira mirariak: geuk egingo genituzke federik bagenu!

«Si habueritis fidem, sicut granum sinapis!» —Ziape hazia adinako sinesmenik bazenute!…

—Horiek agintzak Maisuaren oihu horrek gordetzen dituenak!

Jaungoikoa betikoa da. —Arima fededunak behar dira: eta Eskritura Santuan irakurtzen ditugun mirariak berrituko dira.

—«Ecce non est abbreviata manus Domini» —Jaungoikoaren besoa, bere ahalmena, ez da laburtu!

Ez dute federik. —Bai, ordea, sineskeriak. Barregura eta lotsa eman zigun, hitz jakin bat entzutean —berez axolagabekoa eta kalterik egin ez dezakeena, baina zoritxarrekoa bere ustez—, edo aulkia hanka baten gainean jiraka ikustean, lasaitasuna galtzen zuen gizon ahaltsu hark.

«Omnia possibilia sunt credenti» —Dena ahal du sinesten duenak. —Kristoren hitzak dira.

—Zergatik ez diozu Apostoluekin batera hauxe esaten: «adauge nobis fidem!» —gehi ezazu nire sinesmena!?

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak