Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Lanbide-heziketa → giza bertuteak .

Ez da nahikoa jakintsu izatea, kristauon izateaz gain. —Zure izaera zakarrazuzentzen ez baduzu, zure apostolu grina etazure zientzia heziera onarekin ez badituzu bateratzen, ez dut uste santu izan zintezkeenik. — Eta, jakintsu bazara, izanagatik ere, mandoa bezala, aska bati lotuta egon beharko zenuke.

Handikeri itxura horrekin, nekagarri eta desatsegin agertzen zara, barregarri geratzen, eta okerrago oraindik, zure apostolu lanari indarra kentzen diozu.

Ez ahaztu «hala-holakoek» ere jakintsuegi izateaz huts egin dezaketela.

Zure esperientziarik ezak zaramatza handiuste, harrokeria horretara, zure ustez ospe antza ematen dizun horretara.

—Bidera zaitez, mesedez. Ergel eta guzti, zuzendaritza karguez arduratzera hel zintezke (behin baino gehiagotan ikusi izan da), eta, zure dohainik ezaz jabetua ez bazaude, aholku dohaina dutenei entzuteari uko egingo diozu. —Eta, zure norabiderik gabeko aginteak egin dezakeen kaltean pentsatzeak ere, beldur ematen du.

«Haur on» deitzen zaitudanean, ez pentsa uzkur eta gutxitua ikusten zaitudanik. —Gizontsu eta… normala ez bazara, apostolu izan beharrean, barregura sorrarazten duen karikatura izango zara.

Harrituta gelditu zinen, zuk lan egiten duzun apostolutza lan hartako «uniformetasunik» eza onartzen nuelako. Eta esan nizun:

Batasun eta desberdintasun. —Zeruko santuak bezain desberdin izan behar duzue: haietako bakoitzak bere ezaugarri oso bereziak ditu. —Eta baita ere santuak elkarren artean diren bezain antzeko, haietako bakoitza Kristorekin bat egin ez bazen ez baitzen santu izango.