Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren presentzia  → kontenplatiboak munduaren erdian .

Otoitzean hunkitu zaituzten hitz horiek gorde itzazu gogoan, eta errepika itzazu, astiro, behin eta berriz egunean zehar.

Erloju hondatua, orduz kanpo jotzenduenaren antzekoa zarela esan didazunoizbait: zure otoitzaren orduan hotz, lehor etaelkor zaude: eta ustekabean, kalean, egunerokozereginetan, hiriko zarata eta zalapartaren erdian, edo zure lan profesionalaren sosegu lanpetuan, otoitzean topatzen duzu zeure burua…Orduz kanpo? Baliteke; baina ez alferrik galdu zure erlojuaren kanpai hots horiek. —Espirituak nahi duen lekuan ematen du arnasa.

Ohitu zaitez egunero zure bihotzaJaungoikoarengana askotan altxatzen,eskerrak emanez. —Hau eta hori ematen dizuako. —Arbuiatu zaituztelako. —Behar duzuna ez daukazulako edo badaukazulako.

Bere Ama, zure ama ere dena, hain ederra egin zuelako. —Eguzkia eta Ilargia egin zituelako, eta animalia hura, eta beste landare hura ere bai. —Gizon hura hiztun jori egin zuelako eta zu, berriz, urri…

Denagatik emazkiozu eskerrak, dena ona baita.

Otoitz arima batek honela zioen: asmoetan, izan dadila Jesus gure helburu; nahietan, gure Maitasun; hizketan, gure gai; egintzetan, gure eredu.

Jendeak ikusmen zapala dauka, lurrari josia, bi dimentsiokoa. —Naturaz gaindiko bizitza bizitzen duzunean, hirugarren dimentsioa eskuratuko duzu Jaungoikoagandik: garaiera, eta horrekin batera erliebea, pisua eta bolumena.

Gogoa barreiatu. —Gogoa barreiatu beharra duzu!…, begiak zabal-zabal eginik gauzen irudiak ongi sar dakizkizun, edo, zure miopiak behartuta, ia erabat itxirik…

Itxi itzazu erabat!: barne-bizitza izan ezazu, eta kolore eta erliebe asmaezinez ikusiko dituzu mundu hobeago baten, mundu berri baten gauza harrigarriak: eta Jaungoikoarekin harremanak izango dituzu…, eta zure ahultasuna ezagutuko duzu…, eta jainkotuko zara…, eta jainkotze horrek, zure Aitarengana hurreratzean, zure senide gizakien senideago egingo zaitu.

Ikusi al duzu haurren esker ona? —Haiek bezala egin ezazu, onean eta txarrean Jesusi esanaz: «Zein ona zaren! Zein ona!…».

Esaldi hau, bihotzez esanda, bakera eramango zaituen haurtzaro bidea da, algara eta negar neurtuez eta Maitasun neurrigabeaz.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak