Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Garbikundea → asmoena.

Zuk ikusten duzun Kristo hori, ez da Jesus. —Zure begi lausoek izan dezaketen irudi tristea izango da, gehienez… —Garbi zaitez. Argitu itzazu zure begiak apaltasun eta penitentziaren bidez. Gero… ez zaizu Maitasunaren argi garbirik faltako. Eta ikusmen ezin hobea izango da zurea. Zure irudia Berarena izango da benetan: Bera!

Eman Jaungoikoari aintza «guztia». —Zure borondatearen bidez eta graziaren laguntzaz, garbi ezazu zure egintza bakoitza, giza harrokeri kutsurik, zeure buruaren zaletasun aztarnik, geldi ez dakion.

Zalantzarik gabe, ondo garbitu duzu zure asmoa honako hau esatean: une honetatik aurrera edozein giza esker eta ordaini uko egiten diot.