Puntuen zerrenda

Hay 2 puntos en «Bidea» cuya materia es Apaizgoa → apaizen bizitza .

Ez iezadazu jarri Apaiza bere seriotasuna galtzeko zorian. Gogorkeriarik gabe, beharrezkoa duen bertutea da.

Nola eskatzen zuen —Jauna, emadazu… laurogei urteen zentzutasuna!— gure lagun, elizgizon gazte hark!

Eska ezazu zuk ere Apaiz guztientzat eta gauza on bat egingo duzu.

«Ongi trata iezadazue, ongi trata iezadazue!», esaten zien, negarrez, Gotzain zahar batek ordenatu zituen apaiz berriei.

—Jauna!: Ahots eta aginterik izango banu horrela oihu egiteko hainbat eta hainbat kristauen belarri eta bihotzetara!