Puntuen zerrenda

Hay 8 puntos en «Bidea» cuya materia es Lana → santifikazio pertsonalerako bidea .

Ez utzi zure lana biharko.

Lan egin ezazu. —Lanbide zeregin baten ardura daukazunean, zure gogo bizitza hobetuko da: eta gizontsuago izango zara, orain jaten zaituen «gogaikarri izate» hori baztertuko baituzu.

Ezar iezaiozu naturaz gaindiko arrazoi bat zure eguneroko zeregin profesionalari eta lana santutuko duzu.

Atsegin zait zure apostolu lema: «Atsedenik gabe lan egin».

Zure lana amaitzean, egin ezazu anaiarena, baina Kristorengatik, leuntasun eta naturaltasunez lagunduz, bidezkoa dena baino gehiago egiten ari zarenik anaia bera konturatu ez dadin.

Hori bai dela Jainko seme baten bertute fina!

Bizi ezazue Santuen Elkartasun berezi bat: eta zuetako bakoitzak, barne-borroka nola lan profesionalaren orduan, bakarrik ez egotearen poza eta indarra sentituko du.

Jarrai iezaiozu oraingo eginbeharrakzehazki betetzeari. —Lan hori —apala, monotonoa, txikia— egitez osatutako otoitza da. Eta amesten duzun beste lan horretarako —handia, zabala, sakona— grazia hartzera prestatzen zaituena.

Haur on: eskainiozu Bera ezagutzen ez duten langile haien lana; eskainiozu eskola gaiztoetara doazen haur gaixoen berezko alaitasuna…