Puntuen zerrenda

Hay 8 puntos en «Bidea» cuya materia es Barne-bizitza → apostolautzaren oinarri .

Kristorekin harremanik ez baduzu otoitzean eta Ogian, nola ezagutaraziko duzu?

Atzerriko autore baten hitzak erabiliz, zure apostolu bizitzaren balioa zure otoitzak balio duena dela esango dizut.

Otoitz gizon ez bazara, ez dut zure asmo zuzentasunean sinesten, Kristogatik lanean ari zarela diozunean.

Uzta ugaria da eta langileak gutxi.—«Rogate ergo!» —Erregutu, bada,uztajabeari bidal ditzala langileak bere alorrera.

Otoitza da proselitismo biderik eraginkorrena.

Buruzagiak!… Sendotu ezazu zure nahimena, Jaungoikoak buruzagi egin zaitzan. Ez al duzu ikusten nola jokatzen duten elkarte sekretu madarikatuek? Inoiz ez dute jendetza bereganatu. —Beren kobazuloetan giza deabru batzuk prestatzen dituzte, asko mugituz jendetza nahastu eta zorabiatzen dutenak, beren atzetik joanaraziz neurrigabekeria guztien amildegira… eta infernura. —Hazi madarikatu bat daramate horiek.

Zuk nahi izanez gero…, Jaungoikoaren Hitza eramango duzu, mila eta mila aldiz bedeinkatua eta huts egin ezin duena. Eskuzabal bazara… eta erantzuten baduzu, zure santutasunaren bidez besteena ere lortuko duzu: Kristoren erregetza: «omnes cum Petro ad Jesum per Mariam».

Honela idazten didazu: «Guztiok daukagun gogo bizia, “hau” martxan jarri eta zabaldu dadin, urduritasun bihurtuko dela dirudi. Noiz hautsiko du, noiz lehertuko… noiz izango da gurea mundua?».

Eta hau eransten duzu: «gure guraria ez da alferrikakoa izango Jauna “behartzen”, bultzatzen, erabiltzen badugu: orduan izugarri ondo irabazia dugu denbora».

Gurutzea zure bularrean?… —Ederki. Baina… Gurutzea zure sorbaldan, Gurutzea zure haragian, Gurutzea zure adimenean. —Horrela biziko zara Kristorengatik, Kristorekin eta Kristorengan: horrela bakarrik izango zara apostolu.

«Jainko gizon» izan behar duzu, barne-bizitzako gizon, otoitz eta buru ukameneko gizon. —Zure «barneranzko» bizitza ugariaren gainez egitea izan behar da zure apostolutza.

Eskritura Santuaren erreferentziak