Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Naturaz gaindiko bizitza  → Amodioren bizitza .

Gauzarik apalenari, areago, gauzarik apalgarrienari garrantzia emateko, bide bakarra maitatzea da.

Maitasunez egiten den guztia eder eta handi bihurtzen da.

Maitasunez bizi zaitez eta beti garaile aterako zara —nahiz eta garaitua izan— zure barne-borrokako Navas eta Lepantoetan1.

1.[ Navas de Tolosa (1212) eta Lepanto-ko (1571) borroken aipamena].

Eskuzabalki egin ezazu dena, Maitasun hutsez, ez saririk ez gaztigurik ez balego bezala. —Baina susta ezazu zure bihotzean zeruaren itxaropen aintzatsua.

Maitasunez egin ezazue dena. —Horrela ez dago gauza txikirik: dena da handi. —Gauza txikietan Maitasunez irautea heroismoa da.

Maitasunez burututako egintza txiki batek, zenbat balio duen!