Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Konbertsioa.

Onbideratzea une bateko gauza da. —Santutasuna, bizitza osoko lana.

Argi berriak! —Hori poza zurea Jaunak Mediterraneo berri bat aurkiarazi dizulako!

—Ongi erabil itzazu une horiek: esker abesti bat kantatzen hasteko ordua da; eta baita ere zure arima zokoren bati hautsa astintzekoa, ohikeriaren bat uztekoa, naturaz gaindiago jokatzekoa, lagun hurkoari gaizpiderik ez ematen saiatzekoa…

—Hitz batean: zure eskerrona erabaki zehatz baten bidez ager dadila.

Egia da bekataria izan zela. —Baina

ez iritzi aldaezinik egin hari buruz. —Errukiorra izan zaitez eta ez ahaztu hura Agustin bezalako bat izan daitekeela oraindik, zu hala-holakoa baizik ez zaren bitartean.

Etsaiak ia beti honela jokatzen du aurka egingo dioten arimekin: maltzurki, leunkiro: arrazoi… espiritualak!: ez nabarmentzea… —Eta gero, erremediorik ez dagoela dirudienean (badago), lotsagabeki…, ea Judasen moduko etsipenik, damu gabekorik, lortzen duen.

Hori pena idealik gabeko jendetza horrek —goikoak, behekoak eta erdikoak— ematen duena! —Arima dutenik ere ez dakitela dirudi: abere talde, artalde… txerri saldo dira.

Jesus, zure Maitasun Errukiorraren laguntzaz, guk abere taldea gudaroste bihurtuko dugu, artaldea, armada…, eta txerri saldotik aterako ditugu, garbituta, aurrerantzean zikin izan nahi ez dutenak.