Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Konbertsioa → Amabirjinaren laguntzarekin .

Gure Amarenganako maitasuna, zure epelkeriaren hausberoan ezkutaturik dauden bertute txingarrak su bizi bihurtuko dituen haizea da.

Maita ezazu Andre Maria. Eta Berak lortuko dizu eguneroko borrokan garaile irtetzeko grazia ugaria. —Eta ezertarako ez diote balio izango etsaiari zure barruan bor-bor altxatzen diren gauza gaizto horiek, beraien usain gozoko usteltasunez Kristok berak zure bihotzean ipinitako ideal handi eta agindu bikainak ito nahian. —«Serviam!».

Jesusengana beti Mariaren bidez joan eta «itzuli» ohi da.

Lehen, bakarrik, ezin zenuen… —Orain Andre Mariarengana jo duzu, eta, Berarekin, bai erraz!

Izan konfiantza. —Itzul zaitez. —Eskaiozu Andre Mariari eta zintzo izango zara.