Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Mundua.

Gogora ezazu munduko gauzarik eder eta handiena… adimenari eta beste ahalmenei atsegin zaiena… eta haragiari eta zentzuei laket zaiena…

Eta mundua ere bai, eta gauean distiratzen duten beste munduak: Unibertso osoa. —Hori guztia eta bihotza asetzen duten zoramen guztiek…, ez dute deus ere balio, hutsa dira, hutsaren hutsa, nire Jaungoiko honen! —zurearen!— aldean, amaigabeko altxor, bitxi zoragarri, beheratua, esklabo bihurtua, morroi itxuraz deuseztaturik sortu nahi izan zuen estalpean, Joseren lantegian, Nekaldi eta Heriotza iraingarrian… eta Eukaristia Santuko Maitasun zoramenean.

Mundu honetako gauza guztiak lurrabesterik ez dira. —Pilatuta jar itzazuzure oinpean, eta zerutik gertuago egongo zara.

Martiri izan nahi duzu. —Nik jarriko dizut martirio eskurakoi bat: apostolu izan eta zeure buruari apostolu ez deitu, misiolari izan —misiodun— eta zeure buruari misiolari ez deitu, Jainko gizon izan eta mundukoa iruditu: ezkutuan bizi!