Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainko seme-alabatasuna  → Jainkoaren seme-alaben otoitza .

Hain errukarri ikusten duzu zeure burua, non Jaungoikoak entzuteko duin ez zarela aitortzen duzun… Baina, eta Mariaren merezimenduak? eta zure Jaunaren zauriak? Eta… ez al zara, agian, Jaungoikoaren seme?

Gainera, Berak entzuten dizu «quoniam bonus…, quoniam in saeculum misericordia eius»: ona delako, bere errukiak beti irauten duelako.

«Isiluneak». —Utz itzazue bihotza lehor daukatenentzat.

Katolikook, Jainko seme-alabak garenez, zeruetan dagoen gure Aitarekin hitz egiten dugu.

Maitasun egintza batez —Maitasun damuz— amai ezazu beti zure azterketa: zuregatik, gizakien bekatu guztiengatik… —Eta gogora ezazu Jaungoikoak nola zaindu zaituen, aita gisan, eragozpenak kenduz estropezu egin ez dezazun.

Oihu egizu, haur ausarta: Hori maita

suna Teresarena! —Hori apostolu grina Xabierrena! —Bai gizon miresgarria San Paulo! —A, Jesus!, ba nik… Paulok, Xabierrek eta Teresak baino gehiago maite zaitut!

Jaunartze osteko esker ematean ezpainetara datorkizun lehenengo gauza, ezinbestez, eskaria dela…: Jesus emadazu hau: Jesus, arima hura, lan hura?

Ez ardurarik izan eta ez ezazu zeure burua behartu: ez al duzu ikusten, aita ona izanik eta haurra xalo eta ausarta, haurtxoak nola sartzen dituen eskuak aitaren poltsikoan, gozoki bila, ongi etorri musua eman baino lehen? —Beraz…

Eskritura Santuaren erreferentziak