Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Jesukristo → natibitatea eta ezkutuko bizitza.

Konfiantza osoz hurbil zakizkion egin da hain txiki —ikusi: Haur bat!

Jesusen apaltasuna: Belenen, Nazareten, Kalbarioan… —Baina beheratze eta deuseztatze areagoa Ostia guztiz Santuan: ukuiluan, Nazareten eta Gurutzean baino handiagoa.

Beraz, zein behartua nagoen Meza («Gure» Meza, Jesus…) maitatzera!

Eguberriko jaiera. —Jaiotzaren kortxozko mendiak antolatzen eta buztinezko irudi xumeak Estalpearen inguruan jartzen ikusten zaitudanean ez dut irribarrerik egiten. —Inoiz ez zaitut hain gizon ikusi, orain, haur bat dirudizun une honetan baino.