Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Baikortasuna → barne-borrokan eta apostolutzan.

Ez adorerik galdu. —Ikusi zaitut borrokan…: zure gaurko porrot hori erabateko garaipenerako saiaketa da.

Porrot egin duzu! —Guk ez dugu inoiz porrot egiten. —Zure uste on osoa jarri zenuen Jaungoikoagan. —Gero, ez zenuen giza baliabiderik erabili gabe utzi.

Sinets ezazu egia hau: zure arrakasta —orain eta horretan— porrot egitea zen. —Emazkiozu eskerrak Jaunari eta, hasi berriro!

Porrot egin duzula? —Zuk —ongi dakizu— ezin duzu porrotik egin.

Ez duzu porrot egin: esperientzia lortu duzu. —Aurrera!

Maitasunez bizi zaitez eta beti garaile aterako zara —nahiz eta garaitua izan— zure barne-borrokako Navas eta Lepantoetan1.

1.[ Navas de Tolosa (1212) eta Lepanto-ko (1571) borroken aipamena].

Ez utzi gauzak egin gabe tresnarik ez edukitzeagatik: ahal den bezala hasten da. —Gero betekizunak berak sortzen du erabidea. Balio ez zuten batzuk, gai gertatzen dira. Besteei ebakuntza bat egiten zaie, nahiz eta min eman —«zirujau» bikainak izan dira santuak!—, eta aurrera segitzen da.

Amets… labur den hemengo bizitza honetan jasan egiten duzu… —Poztu zaitez: zure Aita Jaungoikoak asko maite zaituelako, eta, oztoporik jartzen ez baduzu, amets gaizto honen ondoren esnatze on bat emango dizu.