Puntuen zerrenda

Hay 10 puntos en «Bidea» cuya materia es Otoitza → eskaera-otoiyza.

Honela mintzo da Jesus: «Hauxe esaten dizuet: Eskatu eta emango zaizue; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue».

Egizu otoitz. Nongo giza irabazpidetan ematen dizute irabaziaren ziurtasun handiagorik?

«Domine!» —Jauna!—, «si vis, potes me mundare» —nahi baduzu, garbi nazakezu.

—Zein otoitz ederra legendunaren fedeaz behin eta berriz esateko, Jaungoikoak, zuk eta nik dakiguna gertatzen zaizunean! —Laster adituko duzu Maisuaren erantzuna: «volo, mundare!» —nahi dut, zaitez garbi!

Are eta ausartago izan zaitez eta, zerbait behar duzunean, beti «Fiat» batetik abiaturik, ez ezazu eska: esazu «Jesus, hau edo bestea nahi dut», horrela eskatzen baitute haurrek.

Lagun iezadazu oihu egiten: Jesus, arimak!… Apostolu arimak!: zuretzat dira, zure aintzarako.

Ikusiko duzu nola azkenean entzuten digun.

Jaunartze osteko esker ematean ezpainetara datorkizun lehenengo gauza, ezinbestez, eskaria dela…: Jesus emadazu hau: Jesus, arima hura, lan hura?

Ez ardurarik izan eta ez ezazu zeure burua behartu: ez al duzu ikusten, aita ona izanik eta haurra xalo eta ausarta, haurtxoak nola sartzen dituen eskuak aitaren poltsikoan, gozoki bila, ongi etorri musua eman baino lehen? —Beraz…

Honela idazten didazu: «Guztiok daukagun gogo bizia, “hau” martxan jarri eta zabaldu dadin, urduritasun bihurtuko dela dirudi. Noiz hautsiko du, noiz lehertuko… noiz izango da gurea mundua?».

Eta hau eransten duzu: «gure guraria ez da alferrikakoa izango Jauna “behartzen”, bultzatzen, erabiltzen badugu: orduan izugarri ondo irabazia dugu denbora».

Eska ezazu beti zure iraupena eta zureapostolutzakideena, gure etsaiak, deabruak, ongi baitaki bere etsairik handienak zaretela…, eta zuen arteko baten huts egiteak, nolako poza ematen dion!

Otoitz egin ezazue elkarren alde. —Hark adorea galtzen duela?… —Edo besteak?…

Otoitzean jarrai ezazue, bakerik galdu gabe. —Alde egiten dutela? Galtzen direla?… Jaunak betidanik zenbatuak zaituzte!

Zure apostolutza enpresan «Buru egiten» duenaren pertsona eta asmoen alde otoitz egin eta zeure burua ukatu behar duzu. —Eginbehar hau betetzen motel bazara, zure bidea ez duzula biziki maite pentsarazten didazu.

Jarraipena, ezer ez dadila izan nahasgarri. —Beharrezkoa duzu. Eskaiozu Jaunari eta lortzen ahalegindu zaitez: hasi duzun bide emankorretik ez aldentzeko bide bikaina baita.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak