Puntuen zerrenda

Hay 12 puntos en «Bidea» cuya materia es Otoitza → adimen otoitza .

Ez dakizula otoitz egiten? —Jar zaitez Jaungoikoaren aurrean, eta «Jauna, ez dakidala otoitz egiten!…» esaten hasi orduko, ziur egon zaitez egiten hasi zarela.

Idatzi didazu: «otoitz egitea Jaungoikoarekin hitz egitea da. Baina, zertaz?»—Zertaz? Beraz, zutaz: pozak, tristurak, garaipenak eta porrotak, asmo zintzoak, eguneroko arazoak…, ahultasunak!: eta esker emateak eta eskariak: eta Maitasuna eta irain ordaina.

Hitz gutxitan: Bera ezagutu eta zeure burua ezagutu: «elkarrekin jardun!».

«Et in meditatione mea exardescit ignis» —eta, nire gogoetan, pizten da sua. —Horretara zoaz otoitzara: zeure burua, beroa eta argia emango duen sutzar, su bizi bihurtzera.

Horregatik, aurrera joaten ez dakizunean, itzaltzeko zorian zaudela sentitzen duzunean, suari enbor usaintsurik ezin bota badiozu, abar eta orbel diren ahozko otoitz laburrak, jakulatoriak, bota iezazkiozu, sua manten dezaten. —Eta denbora ongi erabiliko duzu.

Ez dakizu zer esan Jaunari otoitzean. Ezzara ezertaz oroitzen; alabaina, gauzaasko galdetu nahi zenizkioke. —Begira: har itzazu egunean zehar ohar batzuk Jaunaren aurrean gogoeta egin nahi duzun gaiei buruz. Eta ohar horiekin joan zaitez gero otoitz egitera.

Otoitz egitera zoazenean, asmo tinko hau izan ezazu: ez denbora gehiagorik bihotza arintzeagatik, ez gutxiagorik lehor izateagatik.

Ez esan Jesusi otoitzean poza nahi duzunik. —Ematen badizu, esker iezaiozu. —Iraupena nahi duzula esaiozu beti.

Zure adimena baldarturik, geldirik dago: alferrikako ahaleginak egiten dituzu zure ideiak elkarren artean lotzearren Jaunaren aurrean: erabat lelotua zaude!

Ez zaitez ahalegindu, ezta kezkatu ere. —Entzun iezadazu ongi: bihotzaren ordua duzu.

Erloju hondatua, orduz kanpo jotzenduenaren antzekoa zarela esan didazunoizbait: zure otoitzaren orduan hotz, lehor etaelkor zaude: eta ustekabean, kalean, egunerokozereginetan, hiriko zarata eta zalapartaren erdian, edo zure lan profesionalaren sosegu lanpetuan, otoitzean topatzen duzu zeure burua…Orduz kanpo? Baliteke; baina ez alferrik galdu zure erlojuaren kanpai hots horiek. —Espirituak nahi duen lekuan ematen du arnasa.

Kristauaren otoitza inoiz ere ez da bakarrizketa.

Ez utzi zure gogo irakurketa. —Irakurketak santu asko egin ditu.

Jesus maite duenarentzat, otoitza, baita lehor egonik egindakoa ere, nahigabeei amaiera ematen dien gozotasuna da beti: edabe mingotsa edan eta gero haurra azukre bila doan irrikaz bilatzen da otoitza.

Zure bidearen iritzi urria duzu, hozten zarenean galdua duzula uste baduzu: frogaren garaia da; horregatik kendu dizkizute zentzuen pozgarriak.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak