Puntuen zerrenda

Hay 12 puntos en «Bidea» cuya materia es Penitentzia → hildura, penitentziak .

Gorputzari bidezkoa baino pixka bat gutxiago eman behar zaio. Bestela, saldukeriaz ordaintzen gaitu.

Zure ahultasun eta eskuzabaltasun ezagatik zure borondatez gaztigatu behar duzula zeure burua? —Ederki: Baina zentzuzko penitentzia izan dadila, gure etsaia eta aldi berean anaia den bati ezarritakoa bezalakoa.

Bedeinkatua izan bedi mina. —Maitatua izan bedi mina. —Santutua izan bedi mina… Aintzatua izan bedi mina!

Apostoluak, nahigabearen ikasgaia onuraz jarraitzeko programa osoa azaltzen digu: «spe gaudentes» —itxaropenean, alai—, «in tribulatione patientes» —nahigabean, eramankor—, «orationi instantes» —otoitzean, iraunkor.

Esaiozu zure gorputzari: nahiago dut esklabo bat eduki, zurea izan baino.

Zein gutxi balio duen penitentziak etengabeko hildurarik gabe!

Penitentziari beldurra diozu?… Betiko Bizitza lortzen lagunduko dizun penitentziari. —Ez al duzu ikusten, ordea, nola jasaten dituzten gizakiek ebakuntza odoltsuen oinazeak, bizitza gaixo honi eustearren?

Zure etsairik handiena zeu zara.

Karitatez trata ezazu zure gorputza, baina ez etsai saltzailearekin erabiltzen den baino karitate handiagoz.

Zure gorputza zure etsaia dela, eta zure santutasunaren etsaia denez Jaungoikoaren Aintzarena ere dela jakinik, zergatik tratatzen duzu hain xamurki?

«Arratsalde on izan dezazuela» —esan ziguten, ohi den bezala—, eta arima oso jainkozale batek erantsi zuen: bai gurari motzak!

Zurekin, Jesus, zein gozoa den nekea eta zein argitsua ilunbea!

Eskritura Santuaren erreferentziak