Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Bizitza arrunta  → santutasunerako bidea .

Irakurtzen ari ginen —zu eta ni— Jainko gizon haren bizitza arrunta eta, aldi berean, heroikoa. —Eta borrokan ikusi genuen, hilabeteetan, urteetan (haren azterketa bereziaren «zenbaketa»!), gosariaren orduan: gaur garaile, bihar garaitua… Honela idazten zuen: «ez dut gurinik hartu…, gurina hartu dut!».

Guk ere —zuk eta nik— gure… gurinaren «tragedia» biziko bagenu!

Benetan santu izan nahi al duzu? —Bete ezazu une bakoitzeko eginkizun txikia: egizu egitekoa eta horretaz ardura zaitez.

Jarrai iezaiozu oraingo eginbeharrakzehazki betetzeari. —Lan hori —apala, monotonoa, txikia— egitez osatutako otoitza da. Eta amesten duzun beste lan horretarako —handia, zabala, sakona— grazia hartzera prestatzen zaituena.