Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Borondatea → borroka.

Ez esan: «Horrelakoa da nire izaera…, nire nortasunaren gauzak dira». Zure nortasunik ezaren gauzak dira: Gizon izan zaitez —«esto vir».

Nahimena. Ezaugarri garrantzitsua da,benetan. Ez itzazu gauza txikiak gaitzets,zeren eta gauza horietan etengabe zeure burua ukatuz —inoiz ere ez dira huskeriak, ezerezkeriak—, zure nahimena, Jaungoikoaren graziaz, indartu eta kemenduko duzu, eta zeure buruaren jaun eta jabe izango zara, hasteko. Eta gero, zure eredu, hitz, zientzia eta agintearen bitartez, besteak behartu, bultzatu eta erakarriko dituzun gidari, aitzindari, buruzagi!…

Zergatik izaeraren aldaketa horiek? Noiz finkatu behar duzu zure nahimena zerbaitean? —Bazter ezazu lehen harriei diezun zaletasuna eta egitasmo bakar batean jar ezazu azkenekoa.

Zure nahimenak eska diezaiela zentzuei ordainaren bidez, beste ahalmenek otoitzean ukatzen diotena.

Zeure buruaren jaun ez bazara, boteretsua izanda ere, zure jauntasunak nahigabea eta barregura ematen dit.

Susta itzazu gogoeta eder horiek, gurari santu hasi berri horiek… —Txinparta su handi bihur daiteke.

Guztiz ez nahi izatea da zure nahia, arriskutik urruntzea erabakitzen ez duzun arte. —Ez ezazu zeure burua engainatu nahi, ahula zarela niri esanaz. —Zu… koldarra zara, eta ez da berdin.

Eskritura Santuaren erreferentziak