Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Ezbaia.

Azter ezazu zeure burua: poliki, ausarki. —Zure umore txar eta zure tristuraarrazoigabeak —itxuraz arrazoigabeak— ezote datoz zure irritsak —maltzurki, aringarrienbidez— ezarri dizkizun lotura mehe, baina «zehatz» horiek hausteko erabakirik hartzen ez duzulako?

Zure esperientziak —garrazkeria hori, urduritasun hori, samintasun hori— Jesusen hitz haien egia sentiarazten dizu: inor ezin da bi nagusiren morroi izan!

Baietz esaten didazu, nahi omen duzu. —Ederki, baina diruzale batek bere urrea maite duen bezala maite al duzu, ama batek bere semea, handizale batek ohoreak, edo haragikoi gaixo batek bere atsegina?

—Ez? —Orduan, ez duzu nahi.

Badakizu zure bidea ez dagoela argi. —Eta ez dagoela argi, Jesusi hurbiletik ez jarraitzean, ilunbetan geratzen zarelako. —Zeri itxaroten zaude erabaki bat hartzeko?

Zergatik ez diozu Jaungoikoari zeure burua behingoz eskaintzen…, benetan… orain!?

Hori —zure ideala, zure deia— …erokeria da. —Eta besteak —zure adiskideak, zure anaiak— eroak…

Ez al duzu noizbait entzun oihu hori zure baitan? —Erantzun ezazu, irmoki, «eroetxe» horretan parte hartzearen ohorea Jaungoikoari eskertzen diozula.

Irmo: hala izan behar duzu. —Besteen edo zerorren ahulaldiek zure iraupena zalantzan jartzen badute, zure idealaren irudi kaskar bat izango dut.

Behin betiko erabaki ezazu.

Eskritura Santuaren erreferentziak