Puntuen zerrenda

Hay 4 puntos en «Bidea» cuya materia es Esker-emateak → Jainkoarekiko korrespondentzia .

Porrot egin duzu! —Guk ez dugu inoiz porrot egiten. —Zure uste on osoa jarri zenuen Jaungoikoagan. —Gero, ez zenuen giza baliabiderik erabili gabe utzi.

Sinets ezazu egia hau: zure arrakasta —orain eta horretan— porrot egitea zen. —Emazkiozu eskerrak Jaunari eta, hasi berriro!

Mesede hura eskertu ez dizutelako minduta zaude. —Erantzun bi galdera hauei: hain eskerronekoa al zara zu Kristo Jesusekin?… Mesede hori, munduan eskerrona bilatzearren egiteko gauza izan al zara?

Jesus: Maitasunez hilko banintz ere, inoiz ez nizuke ordainduko ni txiki egitearren ixuri duzun grazia.

Eskerrak eman Jaungoikoari, Berak lagundu baitzizun, eta zure garaipenaz poztu zaitez. —Bai sakona, zure arimak sentitzen duen poza, erantzun ondoren!