Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Izaera → baretasun.

Baretasuna. —Zergatik haserretu, haserretuz Jaungoikoa iraintzen baduzu, lagunhurkoa gogaitzen, zuk zeuk une larri bat igarotzen… eta azkenean haserretzeari utzi behar badiozu?

Esan duzun hori bera esazu beste tonu batez, amorrurik gabe, eta zure argudioa indartu egingo da eta, batez ere, ez diozu Jaungoikoari irainik egingo.

Ez errietan hasi egindako hobenak haserre sentiarazten zaituenean. —Itxaron hurrengo eguneraino, edo gehiago oraindik. —Eta gero, lasai eta asmoa garbiturik, ez utzi errieta egiteari. —Hiru orduko borrokaren bitartez baino gehiago irabaziko duzu hitz gozo bakar baten bidez. —Mantsotu ezazu zure jenioa.

Ez galdu alferrik zure kemena eta zure denbora, Jaungoikoarenak baitira, bidean zaunka ari zaizkizun txakurrak harrikatuz. Arbuia itzazu.

Ez zaitezte eztabaidan ari. —Eztabaidak ez du argirik ematen, beroaldiak itzaltzen baitu.

Zergatik presaka ibiltze hori? —Ez esan niri lanean aritzea denik: burugabekeria da.

Beti pozik nahi zaitut, alaitasuna zure bidearen osagaia baita. —Eska ezazu naturaz gaindiko alaitasun hori bera denontzat.