Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Atxikimendurik eza → Lurraren gauzena .

Ez al duzu sumatzen bake eta batasun handiagoa izango duzula, erabateko askatzea eskatzen dizun ezohiko grazia horri erantzuten diozunean?

—Berarengatik borroka ezazu, Berari atsegin ematearren: baina sendotu ezazu zure esperantza.

Honela dio Jesusek: «eta niregatik etxeak, senideak, aita, ama, emaztea, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, ehun halako jasoko du eta betiko bizia izango ondare».

—Ea aurkitzen duzun, munduan, hain eskuzabalki ordaintzen duenik!

Mundu honetako gauza guztiak lurrabesterik ez dira. —Pilatuta jar itzazuzure oinpean, eta zerutik gertuago egongo zara.

Urre, zilar, bitxiak…, lur, ongarri pilak. —Atseginak, haragizko gozamenak, grinak asetzea… abere, mando, txerri, oilar, zezenaren gisan.

Ohoreak, goraipamenak, tituluak…, haizezko gauzak, harropuzkeriak, gezurrak, hutsa.

Ez zaitzala inongo maitasunek munduari lotu, Kristori aintza emateko gogo jainkozkoak salbu, eta Haren bidez, Harekin eta Harengan, Aitari eta Espiritu Santuari.

Ez zaude «dardarka». —Horregatik erakartzen duzu hain lagun gutxi. —Badirudi ez zaudela oso ziur Kristogatik munduko gauza horiek utzita irabazten duzunaz.

Aldera ezazu: bateko ehun eta betiko bizitza. —«Irabazpide» txikia deritzozu?

Beste Jainko gizon baten ohituretan gaitzetsiko zenukeen erosotasun eta aisetasunik gabe bizitzen saia zaitez zure borondatez.

Begira: Ebanjelioak aipatzen duen gari alea zara zu. —Lurperatzen eta hiltzen ez bazara, ez da fruiturik izango.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak