Puntuen zerrenda

Hay 12 puntos en «Bidea» cuya materia es Atxikimendurik eza → gizakiena.

Izakiak zuretzat? —Izakiak Jaungoikoarentzat: izatekotan, zuretzat, Jaungoikoaren bidez.

Zergatik makurtu munduko pozgarrien putzuetan edatera, zure egarria betiko bizitzaraino saltatzen duten uretan asetu ahal badezakezu?

Aska zaitez izakiengandik, biluzik gelditzeraino. Zeren —San Gregorio Aita Santuak dioenez— deabruak ezer ez baitu berea denik mundu honetan, eta biluzik doa borroka egitera. Zu jantzita baldin bazoaz borrokara haren kontra, laster lurrera eroriko zara: nondik heldu izango baitu.

Badirudi hauxe esaten dizula zure Aingeruak: Bete-beterik daukazu bihotza giza zalekeriaz!… —Eta gero: zure Zaindariak hori zaintzea nahi al duzu?

Askatzea. —Nola kostatzen zaigun!… Nahi nuke hiru iltzeren lotura besterik ez izan eta nire haragian Gurutzea baizik ez sentitu!

Ez al duzu sumatzen bake eta batasun handiagoa izango duzula, erabateko askatzea eskatzen dizun ezohiko grazia horri erantzuten diozunean?

—Berarengatik borroka ezazu, Berari atsegin ematearren: baina sendotu ezazu zure esperantza.

Tira!, eskuzabalki eta haurraren gisan, esaiozu: zer eman behar didazu «hori» eskatzen badidazu?

Beldur zaude denontzat hotz eta bihozgogor bihurtuko ez ote zaren. Askatze hori hain urruti eraman nahi duzu eta!

—Utzi alde batera kezka hori: Kristorena bazara —guztiz Kristorena!—, denontzat izango duzu —Kristorena ere— su, argi eta bero.

Jesus ez da asetzen «zatituz»: dena nahi du.

Ez duzu Jaungoikoaren Nahiari zeure burua lotu nahi… eta edozein gizakiren esanera jartzen zara, ordea.

Ez itzazu bere onetik atera gauzak: Jaungoikoa bera eskaintzen bazaizu, zer dela eta izakienganako atxikimendu hori?

Orain, negar-malkoak. —Min egiten dizu, ezta? —Jakina, ba!: hain zuzen ere, horregatik jo zaituzte hor.

Eskritura Santuaren erreferentziak