Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Anaitasuna → maitasuna.

Zeurekoia zara. —Zu beti «zeureari» ekinez. —Kristoren anaitasuna sentitzeko gai ez zarela dirudi: besteengan ez duzu anai-arrebarik ikusten; mailak ikusten dituzu.

Aldez aurretik sumatzen dut zure erabateko porrota. —Eta lur jota zaudenean, orain zuk bizi nahi ez duzun karitatea zurekin bizi dezaten nahiko duzu.

Ez egin ezezko kritikarik: Goretsi ezin duzunean, isil zaitez.

Esatea, egitea baino errazagoa da. —Zu…, hain mihi zorrotza duzun hori —aizkora modukoa—, saiatu al zara noizbait, ustekabean bada ere, besteek, zure iritzi «ospetsuan», hain ongi egiten ez dutena zuk «ongi» egiten?

Munduko berekoikeriarekin topatzeak, zuretarren senide maitasuna gehiago maitaraziko dizu.

Zuk, Jaungoikoaren seme kutun horrek, senti eta bizi ezazu anaitasuna, baina arrunkerian erori gabe.