Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Penitentzia → Ama Birjina gurutze ondoan .

Mariaren bakardadea. Bakarrik! —Negarrez, inoren babesik gabe.

—Zuk eta nik Andre Maria lagundu behar dugu, eta berarekin negar egin: gure hobenak josi baitzuten Jesus, iltzez, gurutzean.

Ama Birjina Nahigabetua. Begiratzen diozunean, ikus ezazu bere Bihotza: bi seme aurrez aurre dituen Ama da: Hura… eta zu.

Mirets ezazu Santa Mariaren sendotasuna: Gurutzearen oinean, giza oinaze zorrotzenak jota —ez dago bere nekearen pareko nekerik—, adorez beterik.

—Eta eskaiozu sendotasun hori, zuk ere Gurutzearen ondoan egoten ikas dezazun.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak