Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Asmo-zuzentasuna → dena maitasunez egitea .

Jakintsu…, buruzagi…, ausarta izateko… gogo bizian zaude.

Ederki, ederki. —Baina… Kristogatik, Maitasunagatik.

Samurtasuna dariozu. —Eta nik esatendizut: karitatea lagun hurkoarekin, bai,beti. —Baina —entzun iezadazu ongi, apostoluarima—, Kristorena da eta Berarentzat bakarrik, Jaunak berak zure bularrean jarri dizunbeste sentimendu hori. —Gainera…, ez al daegia zure bihotzeko morroiloren bat zabaltzean —zazpi morroilo behar dituzu—, behin baino gehiagotan zalantza odeitxoren bat airean gelditu zaizula zure gogoan…, eta, asmo zuzena izan arren, zeure buruari kezkatuta galdetzen diozula: ez ote naiz urrunegi iritsi nire maitasun sentimenduak adieraztean?

A zer beldurra dion jendeak ordainari! Munduaren aurrean itxura ona egiteagatik egiten dutena, asmoa zuzenduz, Jaungoikoagatik egingo balute…, bai santu liratekeela zenbait gizon eta emakume!

Gauzarik apalenari, areago, gauzarik apalgarrienari garrantzia emateko, bide bakarra maitatzea da.

Asmo zuzena. —Harrokeriaren lilurak eta haragiaren bultzadak azkar ezagutzen dituzu… eta borrokatuz, graziaren laguntzaz, garaitzen dituzu.

Baina, baita egintza santuenetan ere, lan egitera zaramatzaten arrazoiak ez zaizkizu garbiak iruditzen… eta zure baitan sentitzen duzun ahots batek giza asmoak ikustarazten dizkizu…, hain leunkiro, non zure arima kezkatzen baita, behar bezala —Maitasun hutsagatik, Jaungoikoari eta Berari bakarrik aintza osoa ematearren— lanean ari ote den pentsatuz.

Berehala erreakziona ezazu aldi bakoitzean eta esaiozu: «Jauna, ez dut niretzat ezer nahi. —Izan bedi dena zure aintzarako eta Maitasunez».

Maitasunez egin ezazue dena. —Horrela ez dago gauza txikirik: dena da handi. —Gauza txikietan Maitasunez irautea heroismoa da.