Puntuen zerrenda

Hay 4 puntos en «Bidea» cuya materia es Egizaletasuna → egia zabaltzea .

Ez zait atsegin hainbeste eufemismo: koldarkeriari zuhurtasun deitzen diozue. —Eta zuen «zuhurtasun» hori, Jaungoikoaren etsaiak, burumuina hutsik dutelarik jakintsu itxurak eginez, inoiz igo behar ez luketen postuetara igotzeko aukera da.

Lasai gera zaitez iritzi ortodoxoa azaldu bazenuen, entzuleak, maltzurkeriaz, gaizpide hartu arren. —Fariseu gaizpidea baita harena.

Buruzagiak!… Sendotu ezazu zure nahimena, Jaungoikoak buruzagi egin zaitzan. Ez al duzu ikusten nola jokatzen duten elkarte sekretu madarikatuek? Inoiz ez dute jendetza bereganatu. —Beren kobazuloetan giza deabru batzuk prestatzen dituzte, asko mugituz jendetza nahastu eta zorabiatzen dutenak, beren atzetik joanaraziz neurrigabekeria guztien amildegira… eta infernura. —Hazi madarikatu bat daramate horiek.

Zuk nahi izanez gero…, Jaungoikoaren Hitza eramango duzu, mila eta mila aldiz bedeinkatua eta huts egin ezin duena. Eskuzabal bazara… eta erantzuten baduzu, zure santutasunaren bidez besteena ere lortuko duzu: Kristoren erregetza: «omnes cum Petro ad Jesum per Mariam».

Etsaiaren bozgorailu izatea egundoko ergelkeria da; eta etsaia Jaungoikoaren etsaia bada, bekatu handia. —Horregatik, lanaren alorrean, inoiz ez dut Eliza erasotzeko erabiltzen duenaren zientziarik goraipatuko.