Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Bokazioa → bokazioarekiko erantzuna .

Atzea emaiozu maltzurrari, belarrira honako hau xuxurlatzen dizunean: zertarako korapilatu zure bizitza?

Asko dira aingeru bezala bizi direnak munduaren erdian. —Zu… zergatik ez?

Zer gauza gutxi den bizitza bat Jaungoikoari eskaintzeko!…

Zergatik ez diozu Jaungoikoari zeure burua behingoz eskaintzen…, benetan… orain!?

Bidea argi ikusten baduzu, jarrai iezaiozu. —Nola ez duzu baztertzen geldiarazten zaituen koldarkeria?

Nahigabeturik, esaten zenidan: bide asko daude! —Horrela izan behar du: aniztasun miragarri horretan arima bakoitzak berea aurki dezan.

Nahastea? —Aukera ezazu behin betiko: eta nahastea ziurtasun bihurtuko da.