Puntuen zerrenda

Hay 8 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren Borondatea  → maitasuna, identifikazioa .

Ez duzu Jaungoikoaren Nahiari zeure burua lotu nahi… eta edozein gizakiren esanera jartzen zara, ordea.

Nahigabe larria jasaten ari zara? —Atsekabeak dituzu? Esan, astiro-astiro, ahogozatuz, otoitz sendo eta gizontsu hau:

«Egin bedi, bete bedi, laudatua eta beti goratua izan bedi Jaungoikoaren Nahi txit zuzena eta maitagarria, gauza guztien gainetik. —Amen. —Amen».

Bakea lortuko duzula ziurtatzen dizut nik.

Ez izan heriotzaren beldurrik. —Onar ezazu eskuzabalki, oraintxetik…, Jaungoikoak nahi duenean…, Jaungoikoak nahi duen bezala…, Jaunkoikoak nahi duen lekuan. —Ez zalantzarik izan: garai, leku eta modu egokienean etorriko zaizu…, zure Aita Jaungoikoak bidalita. —Ongi etorria izan dadila gure arreba heriotza!

Etsi?… Onartu?… Jaungoikoaren Borondatea nahi izan!

Jaungoikoaren Nahiarekin bat egiteko otoitza:

Zuk nahi duzu, Jauna?… Nik ere nahi dut!

Nahiago dut zure Borondatea, ene Jaungoiko, hura bete gabe —horrelako zentzugabekeriarik ahal baledi— aintza bera baino.

Jesus, zuk «nahi duzuna»… maite dut nik.

Mailak: Jaungoikoaren Nahiarekin etsi: Jaungoikoaren Nahia onartu: Jaungoikoaren Borondatea nahi izan: Jaungoikoaren Nahia maitatu.