Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Maitasuna → xehetasunetan egon .

Gauzarik apalenari, areago, gauzarik apalgarrienari garrantzia emateko, bide bakarra maitatzea da.

Etsaiak: Xehetasun «barregarri» horretan ere… esaneko izan behar al duzu? —Zuk, Jaungoikoaren graziaz: xehetasun «heroiko» horretan ere… esaneko izango naiz.

Maitasunez egin ezazue dena. —Horrela ez dago gauza txikirik: dena da handi. —Gauza txikietan Maitasunez irautea heroismoa da.

Maitasunez burututako egintza txiki batek, zenbat balio duen!

Ez al duzu ikusi nolako «huskerietan» dagoen giza maitasuna? —Ba, Jainko Maitasuna ere «huskerietan» dago.