Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Bekatua → bekatu arin .

Badakit bekatu larrietatik ihes egiten duzula. —Salbatu nahi duzu! —Baina bekatu arinetan etengabe eta nahita erortzeak ez dizu axola, aldi bakoitzean zeure buruari uko egiteko Jaungoikoaren deia sentitu arren.

—Zure epelkeriak dakarkizu borondate txar hori.

Zein kaxkarra den zure Jainko Maitasuna, bekatu larria ez delako borrokarik gabe etsitzen duzunean!

Bekatu arinek kalte handia egiten diote arimari. —Beraz, «capite nobis vulpes parvulas, quae demoliuntur vineas», esatendu Jaunak «Kantarik Ederrenean»: harrapa itzazue mahastia hondatzen duten azerikumeak.

A zer lastima ematen didazun zure bekatu arinen damurik sentitzen ez duzun bitartean! —Ordurarte ez baitzara hasiko benetako barne-bizitza izaten.

Epel zara, nagikeriaz eta gogo txarrez egiten badituzu Jaunari dagozkion gauzak; azpikeriaz edo maltzurkeriaz, zure eginbeharrak nola murriztuko dituzun bila bazabiltza; zeure burua eta zure patxada baizik ez badituzu gogoan; zure solasaldiak alferrikakoak eta hutsak baldin badira; bekatu arina gorrotatzen ez baduzu; giza asmoz jokatzen baduzu.

Esperientzia gogorra izan da: ez ahaztu ikasbidea. —Zure oraingo koldarkeria handiak —argi dago— zure eguneroko koldarkeria txikien besotik doaz.

«Ezin izan duzu» gauza handietan garaile irten, txikietan garaitu «nahi izan ez zenuelako».

Eskritura Santuaren erreferentziak