Puntuen zerrenda

Hay 8 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren presentzia  → Jainkoaren seme-alaba gisa .

Umeak… Nola saiatzen diren duintasunez jokatzen gurasoen aurrean daudenean!

Eta Erregeen umeak, beren aita Erregearen aurrean, nola ahalegintzen diren erregetzari dagokion duintasuna gordetzen!

Eta zuk… ez al dakizu Errege Handiaren, zure Aita Jaungoikoaren aurrean zaudela beti?

Beharrezkoa da Jaungoikoa beti gure ondoan dagoela buruan sartzea. —Jaungoikoa urruti, izar distiratsuen lekuan egongo balitz bezala bizi gara, eta ez dugu pentsatzen gure ondoan ere dagoela beti.

Eta gainera, Aita maitekor baten antzera dago —guretako bakoitza, munduko ama guztiek beren umeak maita lezaketen baino gehiago maite gaitu—, laguntzen, argitzen, bedeinkatzen… eta barkatzen.

Zenbatetan, bihurrikeriaren bat egin ondoren, ez ote dugu gure gurasoen kopetiluna lasaiarazi, esanaz: ez dut gehiago egingo! —Agian, egun hartan bertan erori ginen berriro… —Eta gure aitak, itxurak eginez, ahotsa gogor, aurpegia zorrotz, errieta egiten digu…, aldi berean gure ahultasunaz jabetuta bihotza samurtzen zaiolarik, pentsatuz: mutiko gaixoa, nola ahalegintzen den ongi jokatzeko!

Beharrezkoa da benetan sinestea, erabat honetaz jabetzea: gure ondoan eta zeruetan dagoen Jauna gure Aita dela, eta guztiz Aita dela.

«Aita —esaten zidan mutil handikotehark (zer egin ote du?), Madrilgo Unibertsitateko ikasle on zenak—, zuk esan zenidana pentsatzen ari nintzen… Jaungoikoarenseme naizela!, eta kalearen erdian, gorputza tente eta barrua harro sentitu nituen ustekabean… Jaungoikoaren seme!».

Kontzientzia ziurrez, «harrokeria» sustatzea aholkatu nion.

Haur: eskain iezazkiozu egunero… baita zure ahulaldiak ere!

Haur on: esaiozu Jesusi egunean askotan: maite zaitut, maite zaitut, maite zaitut…

Lanak akitzen du zure gorputza etaezin duzu otoitz egin. Beti zure Aitaren aurrean zaude. —Hitz egiten ez badiozu, begira iezaiozu noizbehinka haurtxo txiki batek bezala… Eta Berak irribarre egingo dizu.

Gure nahimena, graziarekin, ahalguztiduna da Jaungoikoaren aurrean. —Horrela ba, Jaunari egiten zaizkion horrenbeste irain ikusita, Jesusi gogo eraginkorrez esaten badiogu, tranbian goazela adibidez: «Ene Jaungoiko, kotxe honen gurpil bakoitzak ematen dituen bueltak adina maitasun eta ordain egintza egin nahi nituzke», une hartan bertan nahi genuen adina maitatu eta ordaindu dugu Jesus.

«Txepelkeria» hau gogo haurtzaro barruan kokatzen da ere: haur xaloaren eta bere umeaz zoratuta dagoen aitaren arteko betiko elkarrizketa da.

—Zenbat maite nauzu? Esazu! —Eta haurtxoak, silabak banakatuz: Mi-lioi as-ko!

«Haurtzaro bizitza» baldin baduzu, haur zarenez gero, gozozale izan behar duzu gogo bizitzan. —Oroit zaitez, zure adinekoak bezala, zure Amak gordeta dituen gauza gozoez.

Eta hori egunean sarritan. —Segundu batzuetako kontua besterik ez da… Maria… Jesus… Sagrarioa… Jaunartzea… Maitasuna… nekea… purgatorioko arima bedeinkatuak… borrokatzen ari direnak: Aita Santua, apaizak… fededunak… zure arima… zuretarren arimak… Aingeru Zaindariak… bekatariak…