Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren presentzia  → lanean.

Galdetzen didazu: zergatik zurezkoGurutze hori? —Eta eskutitz batetikkopiatzen dut: «Mikroskopiotik begiak altxatzean, Gurutze beltz eta hutsa topatzen dut. Gurutziltzaturik gabeko Gurutze hori ikur bat da.Badu besteek aurkituko ez dioten esanahirik. Eta, nekaturik, bere eginbeharra bertan behera uzteko zorian zegoen hark, begiak okularrera berriro hurbilduz, lanean jarraitzen du: zeren Gurutze bakartia, bera gainean hartuko duen bizkar baten eske baitago».

Zure Gurutzea. —Kristau zarenez, beti eraman behar zenuke zurekin zure Gurutzea. Eta lanean, mahai gainean ipini. Eta musu eman lotara joan aurretik eta esnatzean: eta zure arimaren aurka zure gorputz gaixoa altxatzen denean, musu emaiozu ere.

Ezar iezaiozu naturaz gaindiko arrazoi bat zure eguneroko zeregin profesionalari eta lana santutuko duzu.

Bizi ezazue Santuen Elkartasun berezi bat: eta zuetako bakoitzak, barne-borroka nola lan profesionalaren orduan, bakarrik ez egotearen poza eta indarra sentituko du.

Segundo batzuetako kontua da… Edozein eginkizun hasi aurretik, pentsa ezazu: Zer nahi du Jaungoikoak nigandik eginkizun honetan?

Eta, Jaungoikoaren laguntzaz, egin ezazu!