Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren presentzia  → bizitza arruntan .

Erloju hondatua, orduz kanpo jotzenduenaren antzekoa zarela esan didazunoizbait: zure otoitzaren orduan hotz, lehor etaelkor zaude: eta ustekabean, kalean, egunerokozereginetan, hiriko zarata eta zalapartaren erdian, edo zure lan profesionalaren sosegu lanpetuan, otoitzean topatzen duzu zeure burua…Orduz kanpo? Baliteke; baina ez alferrik galdu zure erlojuaren kanpai hots horiek. —Espirituak nahi duen lekuan ematen du arnasa.

Ez ezazu erabakirik hartu Jaungoikoaren aurrean arazoa gogartu gabe.

Ez zaitez hain itsu edo burugabea izan, Jaunaren etxeen horma edo dorreak ikustean, Sagrario bakoitzaren barruan ez sartzeko. —Bera itxaroten daukazu.

Ez zaitez hain itsu eta burugabea izan, Kristo iraintzen duten lekuetatik pasatzean, Maria Sortzez Garbiari jakulatoria bat behintzat ez errezatzeko.

Ez al zara pozten zure ohiko bidea egitean hiriko kaleetan zehar, beste Sagrario bat aurkitu baduzu?

Egunero sarritan galde iezaiozu zeure buruari: egin behar dudana egiten ari al naiz une honetan?

Benetan santu izan nahi al duzu? —Bete ezazu une bakoitzeko eginkizun txikia: egizu egitekoa eta horretaz ardura zaitez.

Akatsez beterik zaude. —Gero eta argiago ikusten dituzu. —Baina, ez zaitzatela izutu. —Badaki Berak ezin duzula fruitu gehiagorik eman.

Zure nahigabeko erorialdiek —haur erorialdiek— arreta handiago jartzera behartzen dute zure Aita Jaungoikoa, eta zure Ama Maria zu beti bere esku maitagarriari lotuta eramatera: onura atera ezazu, eta, Jaunak egunero lurretik altxatzen zaituenean, besarka ezazu zure indar guztiz eta jar ezazu zure buru dohakabea Haren bular irekiaren gainean, bere Bihotz maitagarriaren taupadek zu zeharo zoratu arte.

Eskritura Santuaren erreferentziak