Puntuen zerrenda

Hay 9 puntos en «Bidea» cuya materia es Apostolutza → apostolautzaren batasuna .

Nolako grina dagoen munduan bakoitza bere lekutik irtetzeko! —Zer gertatuko litzateke, giza gorputzeko hezur edo gihar bakoitzak ez dagokion lekua hartu nahi balu?

Ez da bestelakoa munduko ondoezaren arrazoia. —Iraun ezazu zure lekuan, seme: zenbat egin dezakezun hortik Gure Jaunaren egiazko erregetzaren alde!

Zuetako bakoitzaren ahaleginak, bakarka, ez du eraginik. —Kristoren karitateak batzen bazaituzte ordea, zuen eraginak harrituta utziko zaituzte.

Ez ezazu ahatz batasuna bizitzaren seinale dela: banatzea, usteltzea da, gorpuaren ezaugarri ziurra.

Harrituta gelditu zinen, zuk lan egiten duzun apostolutza lan hartako «uniformetasunik» eza onartzen nuelako. Eta esan nizun:

Batasun eta desberdintasun. —Zeruko santuak bezain desberdin izan behar duzue: haietako bakoitzak bere ezaugarri oso bereziak ditu. —Eta baita ere santuak elkarren artean diren bezain antzeko, haietako bakoitza Kristorekin bat egin ez bazen ez baitzen santu izango.

Ondo ulertzen dut barregura eman diezazuketela egiten dizkizuten ezespenak —nahiz eta etsai indartsuengandik etorri—, zure Jaungoikoaren eta zure apostolutzako anaienganako batasuna sentitzen duzun bitartean. —¿Zuri, zer?

Ozeanoko burrunba olatu bakoitzaren hotsez osatua dagoen bezala, zuen apostolutzaren santutasuna ere zuetariko bakoitzaren bertuteez osatua dago.

Batasuna. —Batasuna eta menpetasuna. Zertarako nahi ditut nik erlojuaren zati banatuak, zoragarriak izan arren, ordurik jotzen ez badidate?

Ez iezadazue «kaperatxorik» egin zuen lanean. —Apostolutzak txikiagotzea litzateke: zeren eta, «kaperatxoa», —azkenean!—, enpresa unibertsal baten gobernura iritsiko balitz… enpresa unibertsal hori kaperatxo bihurtuko litzateke laster!

Pozik bedeinkatzen zaitut, seme, zure apostolu eginkizunean daukazun eta honela idaztera bultza zintuen fedeagatik: «Ez dago zalantzarik: etorkizuna, agian gu arren, ziur dago. Baina beharrezkoa dugu Buruarekin bat egitea —“ut omnes unum sint!”—, otoitzaren eta buru ukamenaren bidez».

Eskritura Santuaren erreferentziak