Puntuen zerrenda

Hay 10 puntos en «Bidea» cuya materia es Borroka aszetikoa  → beharra eta helburuak.

Lizunkeriarekin ez zaitez elkarrizketan ari: arbuia ezazu.

Aska zaitez izakiengandik, biluzik gelditzeraino. Zeren —San Gregorio Aita Santuak dioenez— deabruak ezer ez baitu berea denik mundu honetan, eta biluzik doa borroka egitera. Zu jantzita baldin bazoaz borrokara haren kontra, laster lurrera eroriko zara: nondik heldu izango baitu.

Nola dabil bihotz hori? —Ez zaitezkezkatu: santuek ere —zu eta ni bezala, pertsona ongi eratuak eta normalak zirenez— «izaeraren» joera berberak sentitzen zituzten. Eta sentitu ez balituzte, merezimendu eskasekoa izango litzateke beren bihotzak —gorputz eta arima— beste gizaki bati eman ordez, Jaungoikoarentzat gordetzeko «izaeraz gaindiko» erreakzioa.

Horregatik, bidea ikusiz gero, bihotzaren ahultasuna ez da oztopo izan behar arima ausart eta «arras maiteminduarentzat».

Beti Jaungoikoaren aurrean bizitzeko, erabil itzazu aholkatu nizkizun «giza maina» santu haiek: jakulatoriak, Maitasun eta ordain egintzak, gogozko jaunartzeak, Ama Birjinaren irudiari «begiradak»…

Gizakiaren bizitza lur gainean milizia dela, mendeak dira Jobek esan zuela.

—Oraindik ere bada hori ikasi ez duen patxadazalerik.

Zuk idatzi didazunatik kopiatzen dut: «Nire poza eta nire bakea. Inoiz ezingo dut egiazko alaitasunik izan bakerik ez badut. Eta, zer da bakea? Borrokarekin zerikusi estua duen zerbait da bakea. Bakea garaipenaren ondorioa da. Bakeak etengabeko borroka eskatzen dit. Borrokarik gabe ezingo dut bakerik izan».

Porrot egin duzu! —Guk ez dugu inoiz porrot egiten. —Zure uste on osoa jarri zenuen Jaungoikoagan. —Gero, ez zenuen giza baliabiderik erabili gabe utzi.

Sinets ezazu egia hau: zure arrakasta —orain eta horretan— porrot egitea zen. —Emazkiozu eskerrak Jaunari eta, hasi berriro!

Maita ezazu Andre Maria. Eta Berak lortuko dizu eguneroko borrokan garaile irtetzeko grazia ugaria. —Eta ezertarako ez diote balio izango etsaiari zure barruan bor-bor altxatzen diren gauza gaizto horiek, beraien usain gozoko usteltasunez Kristok berak zure bihotzean ipinitako ideal handi eta agindu bikainak ito nahian. —«Serviam!».

Ez zaitez larritu, grazi bizitzaren gauza zoragarriak gogartzean, gizon zaharraren beste ahotsa —barne-barnean, leunkiro— entzuten baduzu.

«Heriotz gorputza» da, bere eskubide galduen bila deika dabilena… Nahikoa duzu grazia: zintzo izan zaitez eta garaile irtengo zara.

Ez dakit neure buruari uko egiten!, idazten didazu, etsita. —Eta nik erantzuten dizut: Baina, saiatu al zara bitartekoak jartzen?

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak