Puntuen zerrenda

Hay 10 puntos en «Bidea» cuya materia es Gauza txikiak  → santutasuna eta gauza txikiak.

«Qui fidelis est in minimo et in majori fidelis est» —gauza txikietan zintzo dena, handietan ere horrela da. —San Lukasen hitzak dira, zure desbideratzeen erroa —azter ezazu zeure burua— jakinarazten dizutenak.

Ez dezagun uste ezer balioko digutenik gure itxurazko santu bertuteak, kristau bertute arruntekin batera ez badoaz.

—Hori, barruko arropa hutsen gainean bitxi bikainez apaintzea litzateke.

Apostolutza lanetan ez dago esanekotasunik eza txikirik.

Benetan santu izan nahi al duzu? —Bete ezazu une bakoitzeko eginkizun txikia: egizu egitekoa eta horretaz ardura zaitez.

Bide okerretik zoaz gauza txikiak gutxiesten badituzu.

Santutasun «handia», une bakoitzeko «eginbehar txikiak» betetzean dago.

Arima handiak benetan kontuan hartzen dituzte gauza txikiak.

«In pauca fidelis» —gutxian zintzo— izan zinelako, sar zaitez zure Jaunaren zorionean. —Kristoren hitzak dira. —«In pauca fidelis!…» —Gutxietsiko al dituzu orain gauza txikiak, gordetzen dituztenei zerua agintzen bazaie?

Gizaki errukarriok eskuartean ditugun gauza guztiak —baita santutasuna ere— huskeriez ehundutako oihal bat da; gure asmo zuzentasunaren arabera, heroismo edo doilorkeriaz, bertute edo pekatuz osa dezaketen tapiz bat.

Gesta kantak abentura harrigarriak kontatzen dituzte beti, baina heroiaren etxeko gertakizun txikiekin nahasturik. —Beti aintzakotzat hartuko ahal dituzu —bide zuzena!— gauza txikiak!

Bedeinkatua noriako astoaren iraupena! —Beti pauso berdinean. Beti buelta berdinak. —Egun batean eta bestean: denak berdinak.

Hori gabe, ez legoke heldutasunik fruituetan ez mardultasunik baratzean, ezta urrin gozorik 353 lorategietan.

Eraman ezazu gogapen hau zure barne-bizitzara.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak