Puntuen zerrenda

Hay 4 puntos en «Bidea» cuya materia es Ezkutuan pasa  → Jesukristoren bizitza ezkutua .

Konfiantza osoz hurbil zakizkion egin da hain txiki —ikusi: Haur bat!

Ez dut ulertzen nola kristau zarela esan eta alfer hutsaren bizitza hori eramaten duzun. —Ahaztu al zara Kristoren bizitza lanpetuaz?

«Nonne hic est fabri filius? Nonne hic est faber, filius Mariae?» —Ez al da hau, ba, arotzaren semea? ¿Ez al da arotza, Mariaren semea?

—Jesusi buruz esandako hau, baliteke zutaz ere esatea, erdi harriturik, erdi isekaz, «behin eta betiko» Jaungoikoaren Nahia bete eta tresna izan nahi duzunean: Baina, ez al da hau harako hura?…

—Isil zaitez. Eta zure egintzek egiazta dezatela zure eginkizuna.

Zuen izaera oharkabean igaro dadila, Jesusena hogeita hamar urtetan igaro zen bezala.

Eskritura Santuaren erreferentziak