Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Apostolutza → doktrinaren apostolutza .

Lehen, giza jakituria —zientzia— oso mugatua zenez, bazirudien gizon jakintsu bakar batek egin zezakeela gure Sinesmen Santuaren defentsa eta apologia.

Gaur egun, zientzia modernoaren hedapena eta sakontasuna dela eta, apologistek elkarren artean lana banatu behar dute Eliza alor guztietan zientifikoki defendatzearren.

—Zuk… ezin duzu eginbehar hori alde batera utzi.

Sasi apostolu askok, nahi gabe ere, on egiten diote jendeari, herriari, predikatzen duten Jesusen ikasbidearen indarrez, beraiek bete ez arren.

Baina on egite honek ez du ordaintzen beraiek sortzen duten benetako gaitz izugarria, buruzagi eta apostolu arimak hilez; besteei erakutsitakoa ez dutela egiten ikusirik, aspertuta aldentzen baitira beraiengandik.

Beraz, ez badute bizitza guztiz zuzena eraman nahi, ez dira inoiz lehenengo errenkadan jarri behar, talde buru bezala, ez gizonak, ez emakumeak.

Badago infernurik. —Gauza jakina iruditzen zaizu zuri baieztapen hau. —Berriro esango dizut: badago infernurik!

Oihartzun egidazu, egokiro, lagun haren… eta beste haren belarrira.