Puntuen zerrenda

Hay 11 puntos en «Bidea» cuya materia es Apostolutza → behar dituen bertuteak .

Garbitasun santurik gabe ez dago apostolutzan irauterik.

Handikeri itxura horrekin, nekagarri eta desatsegin agertzen zara, barregarri geratzen, eta okerrago oraindik, zure apostolu lanari indarra kentzen diozu.

Ez ahaztu «hala-holakoek» ere jakintsuegi izateaz huts egin dezaketela.

Erlijiotasun agerraldietan izen txarreko profesionalak «buru» bezala nabarmentzen direnean, seguraski honako hau belarrira esateko gogoa datorkizue: Mesedez, ez zaitezte hain katoliko izan!

Apostolutza lanetan ez dago esanekotasunik eza txikirik.

Obeditzeko daukazun berankeria, geldotasun eta gogorik eza horregatik, nola ahultzen den apostolutza eta nola pozten den etsaia!

Ekimenak. —Izan itzazu, zure apostolutzan, emandako agintearen mugen barruan.

—Muga horietatik kanpo ateratzen badira edo zalantzarik baldin baduzu, buru egiten duenari galde iezaiozu, beste inori zure gogapenez hitzik esan gabe.

—Ez inoiz ahaztu egile baizik ez zarela.

Aska zaitez munduko ondasunetatik. —Maita eta bizi ezazu gogo pobretasuna: pozik gera zaitez soiltasunez eta neurriz bizitzeko nahikoa denarekin.

—Bestela, inoiz ez zara apostolu izango.

Ez ezazu zure apostolutzaren barrukotasuna nolanahi agertu: ez al duzu ikusten mundua ulertu ezin berekoiez beterik dagoela?

Ez ezazu «zure» apostolutzako egintzarik konta, lagun hurkoaren onerako ez bada.

Menpean jartzera, deuseztatzera zoaz apostolutzara: ez zure irizpidea ezartzera.

Obeditzea…, bide ziurra. —Buru denari itsuki obeditzea…, santutasun bidea. —Zure apostolutzan obeditzea…, bide bakarra: Jaungoikoaren ekintza baten, obeditu edo alde egitea izan behar baita espiritua.