Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Apostolutza → eskubidea eta betebeharra.

«Duc in altum». —Itsasoan barrena! —Koldar bihurtzen zaituen ezkortasun hori bazter ezazu. «Et laxate retia vestra in capturam» —eta bota itzazu sareak arrantzarako.

Ez al duzu ikusten Pedrok bezala esan dezakezula: «in nomine tuo, laxabo rete» —Jesus, zure izenean arimen bila joango naiz?

Jarraibide onaren bidez hazi ona ereiten da; eta karitateak guztiok behartzen gaitu ereitera.

Gogoan eduki ezazu, seme, ez zarela gauza on bat egiteko beste arimekin elkartzen den arima bat bakarrik.

Hori, asko izanik…, gutxi da. —Kristoren aginduzko mandatua betetzen duen Apostolu zara.

Eskritura Santuaren erreferentziak