Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Iraupena → azken harriak, azken borroka .

Zergatik izaeraren aldaketa horiek? Noiz finkatu behar duzu zure nahimena zerbaitean? —Bazter ezazu lehen harriei diezun zaletasuna eta egitasmo bakar batean jar ezazu azkenekoa.

«Quia hic homo coepit aedificare et non potuit consummare!» —eraikitzen hasi eta ezin izan zuen amaitu!

Zuk ez baduzu nahi, inoiz ez dira esango zutaz hitz penagarri horiek; zure santutasunaren eraikina burutzeko baliabide guztiak zure esku baitituzu: Jaungoikoaren grazia eta zure nahimena.

Kosta dela! —Badakit. Baina, aurrera!: inor ez da saritua izango —eta, nolako saria!— adorez borrokatzen duena baizik.

Zure Jaungoikoarengan bego beti zure uste ona. —Berak ez du borrokarik galtzen.

«In pauca fidelis» —gutxian zintzo— izan zinelako, sar zaitez zure Jaunaren zorionean. —Kristoren hitzak dira. —«In pauca fidelis!…» —Gutxietsiko al dituzu orain gauza txikiak, gordetzen dituztenei zerua agintzen bazaie?

Ikusi al duzu nola altxatu zuten eraikin ikaragarri hura? —Adreilu bat, eta beste bat. Milaka. Baina banan-banan. —Eta zementu zakuak, banan-banan. Eta eraikin osoaren ondoan huskeria diruditen harlanduak. —Eta burdin puskak. —Eta egunero-egunero ordu berdinak lan egiten dituzten langileak…

Ikusi al zenuen nola altxatu zuten eraikin ikaragarri hura? —Gauza txikien bidez!

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak