Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren maitasuna  → Jainkoak gizakiei dien maitasuna .

Taldekoi bihurtu… zu? Pilokoa!? Buruzagi izateko sortua zara eta! Gure artean ez dago lekurik epelentzat. Behera zaitez eta Kristok berriz ere Maitasunaren suaz piztuko zaitu.

Tentaldiaren garaian, pentsa ezazu zeruan itxaroten dizun Maitasunean; susta ezazu zure esperantza, hori ez baita eskuzabaltasunik eza.

Erreakziona ezazu. —Entzun Espiritu Santuak esaten dizuna: «Si inimicus meus maledixisset mihi, sustinuissem utique» —nire etsaiak iraintzen banau, ez da gauza harrigarria, eta eraman daiteke. Baina, zuk… «tu vero homo unanimis, dux meus, et notus meus, qui simul mecum dulces capiebas cibos» —zuk, nire adiskide, nire apostolu horrek, nire mahaian eseri eta nirekin janari gozoak jaten dituzun horrek!

Beharrezkoa da Jaungoikoa beti gure ondoan dagoela buruan sartzea. —Jaungoikoa urruti, izar distiratsuen lekuan egongo balitz bezala bizi gara, eta ez dugu pentsatzen gure ondoan ere dagoela beti.

Eta gainera, Aita maitekor baten antzera dago —guretako bakoitza, munduko ama guztiek beren umeak maita lezaketen baino gehiago maite gaitu—, laguntzen, argitzen, bedeinkatzen… eta barkatzen.

Zenbatetan, bihurrikeriaren bat egin ondoren, ez ote dugu gure gurasoen kopetiluna lasaiarazi, esanaz: ez dut gehiago egingo! —Agian, egun hartan bertan erori ginen berriro… —Eta gure aitak, itxurak eginez, ahotsa gogor, aurpegia zorrotz, errieta egiten digu…, aldi berean gure ahultasunaz jabetuta bihotza samurtzen zaiolarik, pentsatuz: mutiko gaixoa, nola ahalegintzen den ongi jokatzeko!

Beharrezkoa da benetan sinestea, erabat honetaz jabetzea: gure ondoan eta zeruetan dagoen Jauna gure Aita dela, eta guztiz Aita dela.

Hainbeste maite nauzula jakin, ene Jaungoiko, eta… nola ez naiz erotu?

Utziozu zure bihotzari Maitasun eta eskerroneko samurtasuna isurtzen, etsaiak ezarritako korapiloetatik Jaungoikoaren graziak egunero nola askatzen zaituen ikusirik.

Ez ahaztu, haur tuntun hori, Maitasunak ahalguztiduna egin zaituela.

Eskritura Santuaren erreferentziak