Puntuen zerrenda

Hay 9 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren maitasuna  → Jainkoaren maitasunarekiko elkarrekikotasun .

Jaungoikoa eta ausardia! —Ausardia ez da zuhurgabetasuna. —Ausardia ez da ausarkeria.

Zer gauza gutxi den bizitza bat Jaungoikoari eskaintzeko!…

Ene Jaungoiko, maite zaitut, baina… irakats iezadazu maitatzen!

Jauna, denean izan dezadala oreka eta neurri… Maitasunean izan ezik.

Maitasunez egiten den guztia eder eta handi bihurtzen da.

Meza luzea da, diozu, eta nik eransten diot: zure maitasuna laburra delako.

Pozik beteko zuten beren lana Aingeru Zaindari Santuek hau esaten zien arima haren alde: «Aingeru Zaindariak, Kantarik Ederrenako Emazteak bezala dei egiten dizuet nik, “ut nuntietis ei quia amore langueo” —Maitasunez hil zorian nagoela Berari esan diezaiozuen».

Esaiozu… horri, Jesukristo gauza guztien gainetik maite duten berrogeita hamar gizon behar ditudala.

Jesus: Maitasunez hilko banintz ere, inoiz ez nizuke ordainduko ni txiki egitearren ixuri duzun grazia.

Eskritura Santuaren erreferentziak