Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren maitasuna  → gizonak Jainkoaren maitasunean piztea .

Ez dadila antzu izan zure bizitza. —Onuragarri izan zaitez. —Uztazu arrastoa. —Zure fedearen eta maitasunaren argiaz argi ezazu.

Zure apostolu bizitzaz, gorrotoaren ereile lizunek utzitako arrasto itsaskor zikina garbi ezazu. —Eta munduko bide guztiak piztu bihotzean daramazun Kristoren suaz.

Ez zarela… inor. —Beste batzuek antolaketa, prentsa eta propaganda alorretan gauza bikainak egin dituztela eta orain ere egiten dituztela. —Baliabide guztiak dituztela eta zuk, ordea, batere?… Ederki, Ignazioz oroit zaitez:

Alkala-ko doktoreen artean, ezikasia. —Pobrea, ezin pobreago, Pariseko ikasleen artean. —Jazarria, iraindua.

Hori duzu bidea: maita eta sinets ezazu eta, jasan!: zure Maitasuna, zure Fedea eta zure Gurutzea dira bihotzean daramazun apostolutza irrika gauzatu eta betikotzeko bide hutsezinak.

Ez al zeniokete gogo onez oihu egingo zuen inguruan borborka dabilen gaztedi horri: zoroak! alde batera utz itzazue bihotza kaskartzen duten gauza mundutar horiek… eta doilortu ere bai askotan…, utz ezazue hori eta zatozte gurekin Maitasunaren atzetik!

Maitasun kaxkarra zurea, arima guztiak zeruratzeko irrikarik sentitzen ez baduzu. —Maitasun kaxkarra zurea, beste apostoluei zure erotasuna kutsatzeko irrikaz ez bazaude.

Seme: zure apostolutza maite baduzu, Jaungoikoa ere maite duzula ziur egon zaitez.

Jaungoikoaren Maitasuna eta arimen ardura besteei zabaldu behar diezu, horiek era berean hirugarren mailan dauden beste askori su eman diezaieten, eta horietako bakoitzak bere lankideei.

Zenbat gogo kaloria behar duzun! —Eta bai erantzukizuna zurea hozten bazara!, eta —ez dut pentsatu nahi ere— hori bidegabekeria izugarria jarraibide txarra emanez gero!

Alferrik ahalegintzen zara hainbeste kanpoko lanetan Maitasuna falta bazaizu. —Hari gabeko orratzez jostea bezala da.

Tamala, azkenean «zure» apostolutza eta ez «bere» Apostolutza egingo bazenu!