Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren maitasuna  → Jainko haragituaren maitasuna .

Jesus zure adiskide da. —Adiskidea. —Haragizko bihotza duena, zurea bezalakoa. —Haren begiak, ezin maitagarriagoak, Lazarorengatik negar egin zuten…

—Eta Lazaro adina maite zaitu zu ere.

Kristorengan dauzkagu eredu guztiak: Errege, Maitasun eta Jaungoiko baita.

Gogora ezazu munduko gauzarik eder eta handiena… adimenari eta beste ahalmenei atsegin zaiena… eta haragiari eta zentzuei laket zaiena…

Eta mundua ere bai, eta gauean distiratzen duten beste munduak: Unibertso osoa. —Hori guztia eta bihotza asetzen duten zoramen guztiek…, ez dute deus ere balio, hutsa dira, hutsaren hutsa, nire Jaungoiko honen! —zurearen!— aldean, amaigabeko altxor, bitxi zoragarri, beheratua, esklabo bihurtua, morroi itxuraz deuseztaturik sortu nahi izan zuen estalpean, Joseren lantegian, Nekaldi eta Heriotza iraingarrian… eta Eukaristia Santuko Maitasun zoramenean.

Gizakiren bat hil izan balitz ni heriotzatik askatzearren!…

—Jaungoikoa hil zen. Eta axolagabe gelditzen naiz.

Sagrariora hurbiltzerakoan pentsa ezazu hogei mende direla, Bera!… itxaroten daukazula.

Hor daukazu: Erregeen Errege eta Jaunen Jaun da. —Ogian ezkutatua dago.

Horretaraino beheratu zen zuganako maitasunez.

Oraindik ere entzuten da munduan deadar jainkotiar hura: «Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko biztua balego!» —Eta ikusten duzu: ia dena itzalita dago…

Ez al duzu sua zabaltzeko adorerik?

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak