Puntuen zerrenda

Hay 4 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren maitasuna  → Jainkoa maitasuna da.

Hain errukarri ikusten duzu zeure burua, non Jaungoikoak entzuteko duin ez zarela aitortzen duzun… Baina, eta Mariaren merezimenduak? eta zure Jaunaren zauriak? Eta… ez al zara, agian, Jaungoikoaren seme?

Gainera, Berak entzuten dizu «quoniam bonus…, quoniam in saeculum misericordia eius»: ona delako, bere errukiak beti irauten duelako.

Ez dago Maitasuna beste maitasunik!

Maitasunak, giza maitasunak ere bai, hainbeste poz ematen badu hemen, zer izango da Maitasuna zeruan?

Ez beldurrik izan Jaungoikoaren Zuzentasunari. —Jaungoikoarengan Errukia bezain miresgarria eta maitagarria da Zuzentasuna: biak Maitasunaren adierazgarri dira.

Eskritura Santuaren erreferentziak