Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Apostolua → arimaren grina, zelo apostolikoa .

Ez zara buruzagi izango, jendetza zu zeu igo ahal izateko oinaulkitzat bakarrik hartzen baduzu. —Arima guztiak salbatzeko irrikan bazaude izango zara buruzagi.

Ezin zintezke giza taldeari bizkarra emanda bizi: jendea zoriontsu bihurtzeko gogo bizia izan behar duzu.

Misiolari. —Misiolari izatea amesten duzu. Xabierren antzeko dardarak dituzu eta inperio bat irabazi nahi duzu Kristorentzat. —Japonia, Txina, India, Errusia… Ipar Europako herrialde hotzak, edo Amerika, edo Afrika, edo Australia?

—Susta itzazu sute horiek, arima egarri hori, zure bihotzean. Baina ez ahaztu misiolari handiago zarela «esaneko izanez». Apostolutza alor horietatik urrun izanik, «hemen» eta «han» lan egiten ari zara: ez al duzu sentitzen nekaturik zure besoa —Xabierrek bezala!— hainbesteei bataioa eman ondoren?

Maitasun kaxkarra zurea, arima guztiak zeruratzeko irrikarik sentitzen ez baduzu. —Maitasun kaxkarra zurea, beste apostoluei zure erotasuna kutsatzeko irrikaz ez bazaude.

Lagun iezadazu oihu egiten: Jesus, arimak!… Apostolu arimak!: zuretzat dira, zure aintzarako.

Ikusiko duzu nola azkenean entzuten digun.

Esaiozu… horri, Jesukristo gauza guztien gainetik maite duten berrogeita hamar gizon behar ditudala.

Barrua jaten dizun proselitismo grinak, zeure buruaren eskaintza garbi adierazten du.

Apostolu grina, zuri opa dizudan apostoluen erotasun jainkotiarra da, eta seinale hauek ditu: Maisuarekin harremanak izateko gosea, arimen aldeko ardura etengabea; ezerk hausten ez duen iraupena.