Puntuen zerrenda

Hay 9 puntos en «Bidea» cuya materia es Apostolua → otoitz- eta sakrifizio-arima.

«Alderik onena aukeratu du Mariak» irakurtzen da Ebanjelio Santuan. —Han dago bera, Maisuaren hitzak edaten. Itxuraz ezer egin gabe dagoela, otoitzean eta maitasunean dihardu. —Gero, Jesusi lagunduko dio bere predikuetan herri eta auzoetan zehar.

Otoitzik gabe, zein zaila den Hari laguntzea !

Kristorekin harremanik ez baduzu otoitzean eta Ogian, nola ezagutaraziko duzu?

Atzerriko autore baten hitzak erabiliz, zure apostolu bizitzaren balioa zure otoitzak balio duena dela esango dizut.

Penitentziaren arrazoiak?: Irain ordaina, eskaera, esker ematea: aurreratzeko bidea…: zuregatik, niregatik, besteengatik, zure familiarengatik, zure herriarengatik, Elizarengatik… Eta baita beste mila arrazoi ere.

Meza maitatzea apostoluaren ezaugarri berezi bat da.

Ez zaitezte inoiz ere egintza luze eta otoitz laburreko gizon edo emakume izan.

Beste Jainko gizon baten ohituretan gaitzetsiko zenukeen erosotasun eta aisetasunik gabe bizitzen saia zaitez zure borondatez.

Begira: Ebanjelioak aipatzen duen gari alea zara zu. —Lurperatzen eta hiltzen ez bazara, ez da fruiturik izango.

Jaungoikoari zeure burua munduan eskaini nahi badiozue, jakintsu baino lehen —emakumeek ez dute jakintsu izan beharrik: aski dute zentzudun izatea— espirituzaleak izan behar duzue, Jaunari ongi lotuak otoitzaren bidez: zuen zentzu eta ahalmen guztiak estaltzen dituen mantu ikustezin bat eraman behar duzue gainean: otoitz, otoitz eta otoitz; ordain, ordain eta ordain.

Ekintza besteentzat utzirik, otoitz egin eta jasaten dutenek, ez dute distirarik izango hemen, baina zein distiratsu izango den haien koroa Bizitzaren Erreinuan! —Bedeinkatua izan bedi «nekearen apostolutza»!

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak